XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Paper eta kartoi birgaikuntza.

Elgoibarko Udaletxeak, Gizarte Prestakuntzako Batzordearen bitartez eta, orain dela hil batzu hasita, birgaikuntza edo baztertutako gauzak eskuratzen ari da, beireak biltzeko herriko leku desberdinetan jartzen diren kontenedoreen bidez, eta ekintza hori zabaltzeko asmotan, oraingoan, paper eta kartoiak biltzeko bigarren aldi bat burutu nahi du, horretarako, biltzeko egunak jarri dira eta, herritarrei eskatzen zaie, atari ondoan, piletan jar ditzatela bai papera eta bai kartoia, izendatuta dauden herriko gazte taldeak errez bil dezan.

Urtearen azkenerarteko egutegia honela egin da: Udaletxeak nahi du herriak parte har dezala ekintza honetan beronek duen garrantziagaitik izadi-oreka eta gizartean, eta aldi berean aditzera ematen dizue, paper edo kartoiak uztea, dagokionaren arabera, aditzera emandako egunetan egin beharko dela ordubatetik 3ak bitartean.